Epaimahaia
Lehiaketa hauetarako epaimahaia: Film laburrak, 3D grafikoak, Ilustrazio digitala, Musika digitala, Argazkiak itxuraldatzea eta Fast Compos (2D, 3D, Fast Music).
- Donostiako adStudio fotografia-eskolaren zuzendaria da Mariano Aguado.
2009an sortu zen adStudio proiektua, Donostian, eta argazkigintza profesionalean ibilbide luzea egina zuten ordurako haren bultzatzaileek.
Eskarmentu handia du eskolak irakaskuntza sektorean, 1984tik ari baita sektore horretan. Horrez gain, zerbitzuak ematen dizkie herritar partikularrei zein enpresei, eta elkarlan estuan jarduten da sektoreko profesionalentzako ekipamendu- eta konponbide-banatzaileekin eta inportatzaileekin.
- Argazkilaria eta ilustratzailea da Xanti Rodríguez. Estudio bat dauka Azpeitian, eta irakasle aritzen da adStudion.
Bera dugu Espainiako estatuko CGI eta 3D-ko espezialista nagusia.
Prestakuntza sendoa du fotografian, argazkien itxuraldaketan eta postprodukzioan, ilustrazioan eta aerografian. 2004an murgildu zen CGIaren eremuan, eta etengabe jardun da argazkigintzaren eta 3D-aren arteko interakzioa jorratzen. Hori dela eta, erreferentzia nagusietako bat da sektorean eta teknologia berrien alorrean.
Fotografía y cine de animación: cómo crear el país de las maravillas liburua argitaratu zuen, ANAYA MULTIMEDIA argitaletxe ospetsuaren Photo Club bilduma arrakastatsuan. CGI-ari buruzko gaztelaniazko lehen liburua izan zen
Egun, irakaskuntzan ez ezik, argazkigintza industrialean, publizitarioan edo moda-alorrekoan ere aritzen da, bai eta zenbait sari garrantzitsu jaso ere: Valentziako 2009ko nazioarteko Bienala (irabazle), 2010eko Urrezko Kixote Saria, 2010eko FEPFI Ohorezko Bilduma, 2011ko Goya sarietarako izendapena, 2011ko WWPPI editorial saria, FEP European Professional Photographer of the Year —2012ko Europako Argazkilari Onenaren saria (erretratu-atala)—, 2012ko Valentziako Erkidegoaren saria, 2012ko Oneyeland sari ospetsuetako Silver Award saria (IPA sariekin batera, Europako garrantzitsuenak publizitate- eta moda-alorretako fotografia profesionalaren eremuan), Zilarrezko Kamera Saria (Silver Camera) 2012ko IPA sarietan, Urrezko Kamera saria (European Golden Camera Award ( erretratu-atalean), 2015eko Goya saria (publizitate-argazkia atalean), 2016ko Valentziako Erkidegoaren saria, Silver Camera award 2016ko Moscow international photo awards sarietan (publizitate-atalean).
http://www.xantirodriguez.com/studio-report-at-kultura-transit/