Hitzaldiak
Emango diren hitzaldien berri emango dizuegu.
HITZALDIEN ORDUTEGIA*
Ostirala, urriak 7
11:00 - 12:45 Zure argazkia, bideoak eta agiriak zure hodeian gorde modu seguru eta merkean
13:00 - 13:45 Nire WordPress proiektua blindatzeko eta pertsonalizatzeko zenbait giltzarri
16:00 - 16:45 Linkedin networkin profesionalerako erreminta gisa
17:00 - 17:45 Markdown. Ikasi idazteko beste era bat
18:00 - 18:45 PyTintoren mirakulua: nola erabili zure programatzaile-gaitasun berri horiek
19:00 - 19:45 Irratizaletasuna aro modernoan
Larunbata, urriak 8
11:00 - 12:45 Zure WordPress etengabe eguneratuta eduki ahalegin txikiena eginez
13:00 - 13:45 CSS 2016: Bost joera zuen web proiektuak hobetzeko
15:00 - 15:45 Hauteskunde orokorrak, datu gordinetatik prentsan agertzen den informaziora
16:00 - 16:45 Let's Encrypt: Internet segurua denontzat
17:00 - 17:45 CGI: fusioa, argazkigintza eta 3D
18:00 - 18:45 Matte Paintingeko teknikak
19:00 - 19:45 Game Project Compo lehiaketako proiektuen aurkezpena
*Honako egitaraua behin-behinekoa da, eta beraz garaiz jakinaraziko diren aldaketak paira ditzake.
Zure argazkia, bideoak eta agiriak zure hodeian gorde modu seguru eta merkean
Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Jesús Lizarraga
Enpresa: Mondragon Unibertsitatea
Hitzaldiaren deskribapena:
Gure bizitza pribatu eta profesionalean gero eta eduki digital gehiago sortu eta jasotzen ditugu. Informazio hori guztia bat-batean desager daiteke guk akats bat egin dugulako edo erabili dugun biltzeko gailua oker dabilelako.
Egun, hodeian zerbitzu anitz daude, doakoak eta ordaintzekoak, gai horiei erantzuteko: Dropbox, Google Drive, Box, Onedrive... Bilera honetan, ohiko zalantzak erantzuten saiatuko gara: zein da zerbitzurik egokiena nire beharretarako? Doako edo ordainpeko zerbitzu bat erabili behar dut? Hodeian biltzea segurua da? Nola egin dezaket nire smarthone/tablet/ordenagailu eramangarriko edukien segurtasun-kopia?
Zer publikori dago zuzendua?
Ohiko bizitzan eduki digitalak erabiltzen dituen edonorentzat.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Jesús Lizarragak Informatikako Ingeniaritza ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean (MU) eta Konputazio Masterra egin zuen Staffordshire Unibertsitatean (Erresuma Batua). Horrez gain, CISCOko CCNAko irakasle homologatua da.
1992an Mondragon Unibertsitateko Goi Mailako Eskola Politeknikoko Informatikako Sailean sartu zen. MGEPko segurtasun-sistemetako arduraduna izan da 8 urtez, eta egun Telematikako arloko koordinatzailea da.
Web:
https://es.linkedin.com/in/jlizarraga
Ordutegia: Ostirala, urriak 7, 11:00-12:45
Nire WordPress proiektua blindatzeko eta pertsonalizatzeko zenbait giltzarri
Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Carlos Pérez de Mendiola
Hitzaldiaren deskribapena:
Hitzaldia segurtasunari buruzko atalarekin hasiko dugu. Zenbait aholku eta praktika on azalduko ditugu Instalatu berri dugun WordPress seguruago izan dadin eta izorratu nahi gaituzten maltzurren aurrean blindatzeko. Gure WordPressen instalazioa segurua dela ikusi ondoren, ikasiko dugu nola pertsonaliza dezakegun gure instalazioaren theme izenekoa; horretarako "gai ume" bat sortuko dugu. Hori guztia azaldu ondoren, zuzenean demo batekin egingo dugu lan ikusteko nola garatuko den gure proiektua child themearen CSS aldatuz.
Zer publikori dago zuzendua?
Profil oso teknikoa ez dute WordPresseko erabiltzaileentzat da hitzaldia. Agian “ninjacodeei” ez die ekarpen handirik egingo, baina seguru aski zerbait ikasiko dute.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Carlos Pérez de Mendiola Arte Ederretan lizentziatu zen, eta web sortzaile, diseinatzaile eta maketatzaile egiten du lan orain dela bi hamarkadatik.
2012ko urritik freelance/super-heroi da eta weben garapenean espezializatu da: WordPress, web diseinua, argitalpen-diseinua, HTML5 + CSS3, Responsive Web Desing, SEO, UX/UI...
Web:
https://es.linkedin.com/in/carlospmendiola
https://twitter.com/CarlosPMendiola
Ordutegia: Ostirala, urriak 7, 13:00-13:45
Linkedin networkin profesionalerako erreminta gisa
Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Aitor San Sebastián Millet
Hitzaldiaren deskribapena:
Linkedin sare sozial profesional zabalduena eta finkatuena izan daiteke. Gure curriculuma sarean argitaratzeko plataforma bat baino ez dela ematen badu ere, batez ere kontaktu profesionalen kudeatzaile garrantzitsu bat da.
Hitzaldi honen bidez, bertaratuei azaldu nahi diegu zer aukera dituen Linkedinek kontaktuak kudeatzeko eta networking profesionalari laguntzeko tresna gisa.
Zer publikori dago zuzendua?
Linkedinek networking profesionalerako tresna gisa zer aukera dituen ezagutu eta baliatu nahi dituzten sektore guztietako profesionalentzat da.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Aitor San Sebastián Millet IKTri buruzko aholkularia eta prestatzaile freelance da; teknologiaren esparruan esperientzia luzea du, 30 urte baino gehiagokoa, SPRIren IMI zentroei esker 80ko hamarkadaren hasieran lehenengo IBM PC ikusi zituenean hasi zen. Sektore pribatuko zenbait ETErentzat eta enpresa handirentzat egin du lan, baita herri administraziorako ere.
Hasierako ikusmin teknikoa ez badu guztiz galdu ere, hots bere kezka "nola demontre funtzionatzen du honek?" bada ere, orain, ondoko, batez ere, galdera egiten dio bere buruari: "teknologiak nola hobe dezake enpresen lehiakortasuna eta nola lagun dezake negozioa garatzen?".
Web:
https://es.linkedin.com/in/aitorsansebastian
Ordutegia: Ostirala, urriak 7, 16:00-16:45
Markdown. Ikasi idazteko beste era bat
Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.
Hitzaldiaren deskribapena:
Markdown “markatze-lengoaia arin“ bat da, testuak editatzeko lengoaia erraz, sinple eta eroso bat, John Gruber-ek eta Aaron Swartz-ek sortua. Weberako lengoaia gisa sortu zen, baina boladan dago azkenaldian (batik bat asko erabiltzen delako GitHub-en eta antzeko webguneetan) edozein lekutan argi eta erraz-erraz idazteko eta argitaratzeko aukera ematen baitu, nahiz eta aurrez esperientziarik ez izan horretan.
Behin idatzi, eta hainbat formatutan (automatikoki) argitaratu: hori egiteko aukera ematen du Markdown-ek. Erabiltzaileak edukiaz baino ez du arduratu behar, eta erraz-erraz emango dio forma idatzitakoari informatika-aditua izan gabe eta testu-prozesadore konplexuak erabili behar izan gabe. Markdown-i esker, ordenagailua bakarrik ez, tableta eta telefonoa ere erabil ditzakezu idazteko eta edukiei forma emateko.
Zer publikori dago zuzendua?
Programatu, diseinatu eta idatzi behar izaten duten profesionalentzat; administrazio-langileentzat; blogarientzat, community managerrentzat, eta abar.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Kudeaketa-informatikako Ingeniaritza Teknikoko ikasketak EHU-UPVko Arabako Campusean. Web frontend eta zenbait iOS aplikazio garatu ditu 2011. urtetik.
2011n WIDDIAPS S.L. enpresa sortu zuen, web garapenaren eta aplikazio mugikorren inguruan egiten du lan. (http://widdiapps.com) Merkataritza elektronikoko WIDIRECOM S.L. enpresa sortu zuen beste batzuekin batera 2013an. (http://w-ecom.com) Dev4des proiektua sortu zuen: iOS garapenari buruzko online ikastaroa diseinatzaileentzat (http://dev4des.com).
Web:
https://es.linkedin.com/in/imanol-ter%C3%A1n-maruri-6b469479
Ordutegia: Ostirala, urriak 7, 17:00-17:45
PyTintoren mirakulua: nola erabili zure programatzaile-gaitaun berri horiek
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Yuri Numerov
Enpresa: Gamaker
Hitzaldiaren deskribapena:
Programatzen ikasten denean, hau izan ohi da galderarik ohikoena: "Eta orain, zer?". Hasieran, zaila izaten da programazioaren oinarrizko kontzeptuak menderatzea, eta benetan zerbaitetarako balio duten gauzak egiteko erabiltzea aldagaiak, begiztak, iteradoreak eta baldintzazkoak, ez ariketak egiteko soilik. Proiektu errazen zenbait adibide emango zaizkie, hitzaldi horretan, python berriki ikasi eta oinarrizko kontzeptuen eta aplikazio erabilgarrien arteko uztardura egiterik izan ez dutenei.
Zer publikori dago zuzendua?
Programazioa interesatzen zaion jendeari, eta/edo berrikitan programatzen ikasi duenari. Komeni da python-en eskulibururen bat irakurtzea, gainetik bada ere (adibidez, http://docs.python.org.ar/tutorial/3/real-index.html) eta adibideren bat prestatzea (edo haren baliokide diren ezagutzak edukitzea) ikastarora etorri aurretik, baina ez da ezinbestekoa.
Web:
Ordutegia: Ostirala, urriak 7, 18:00-18:45
Irratizaletasuna aro modernoan
Hitzaldiaren deskribapena:
Hitzaldi honetan, jendearen irratizaletasuna ikuspegi entretenigarri eta moderno batetik azaltzen saiatuko naiz, bai eta beste zenbait gauza ere: irratizaleen jarduerak eta hauen erabilgarritasuna, teknologiarik berrienak (software bidez definitzen den irratia, maiztasun oso handiak...). Zuzenean probatu dezakezue hori guztia, hitzaldian jarriko ditugun zenbait demoren bidez.
Zer publikori dago zuzendua?
Era guztietako jendeari; ez du zertan izan teknologia-maila handikoa. Dena dela, maila handia baldin baduzu, askoz ere gehiago gozatuko duzu hitzaldiaz.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Sistema-administratzailea Teltek Video Research-en
Irratizalea 2010etik
Web:
https://www.facebook.com/groups/317297878476647/?fref=ts
Ordutegia: Ostirala, urriak 7, 19:00-19:45
Zure WordPress etengabe eguneratuta eduki ahalegin txikiena eginez
Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Dani Reguera Bakhache
Enpresa: Mondragon Unibertsitatea
Hitzaldiaren deskribapena:
Webguneak kudeatzeko orduan, WordPress da Edukiak Kudeatzeko Sistema erabilietako bat, oso polibalentea eta aldakorra baita erabiltzen dituen pluginei esker. Horiek aparteko funtzionaltasuna ematen diote; gainera, webguneko diseinua aldatzeko aukera ematen dizuten zenbait eredu ditu.
Gure WordPressi funtzionaltasun gehiago gehitu ahala, pluginen zerrenda handituko da, eta bertsioko eguneraketak kudeatzea zailagoa izango da: bateragarritasun-arazoak, horien inguruko aldaketak, nukleoan izan dezaketen eragina... Badakigu alderdi horiek guztiak aintzat izan behar ditugula, baina agian ez dakigu horiei nola ekin. Ereduekin antzeko zerbait gertatzen zaigu. Askotan horiek aldatzen ditugu eta ez dakigu eguneraketak nola kudeatu aldaketak galdu edo horietan eragin gabe.
Mintzaldi honen helburua da WordPresseko eguneraketa guztiak modu egokienean kudeatzeko metodologia bat ezagutzea da, ahalegin txikiagoa eginez eta buruhauste handirik gabe.
Zer publikori dago zuzendua?
Tailerra WordPress webgune bat kudeatzen duten guztiontzat da, bai webgune pertsonala bai profesionala, hori eguneratzeko prozesua nola optimizatzen jakin nahi badu.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Dani Reguerrak Informatikako Ingeniaritza ikasi zuen, eta Interneteko proiektuen garapenean egin du lan bere ibilbide profesionalean, batez ere Python/Django,WordPress eta JavaScriptekin.
2012tik irakasle eta ikertzaile da Mondragon Unibertsitateko Elektronika eta Informatikako Sailean, eta I+G taldeko kide da Telematikako arloan; zenbait ikerketa-proiektutan laguntzen eta garatzen ditu, bai estatu mailakoak bai europar mailakoak.
Web:
https://es.linkedin.com/in/danireguera
Ordutegia: Larunbata, urriak 8, 11:00-12:45
CSS 2016: Bost joera zuen web proiektuak hobetzeko
Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Miguel Sánchez Pérez
Hitzaldiaren deskribapena:
Front-end garapeneko profesionala baldin bazara, seguru aski konturatu zara: estilo-orrien txanda da. Horren garapenaren giltzarriko unea biziko dugu, HTML5 sartu zenean eta JavaSccript-ekin ikusi genuen bezala.
Hitzaldi honen bidez, front-end ikasteko orduan dauden arazoak saihesten lagunduko digu: aldaketan abiadura handiak ez zaituzte ustekabean harrapatuko, eta aldaketa horiek onartzen dituzunean ez zara itoko informazio-mordoarekin.
Ordubetean ikusi zer joera baliatu ditzakezu jada, eta garrantzitsuak izan daitezkeenen ikuspuntu argia lortu.
Zer publikori dago zuzendua?
Front-end garatzaileentzat eta web-diseinatzaileentzat.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Miguel Sánchez Interneteko azken joerei eta ekoizpena sustatzeko konponbideei buruzko prestatzaile espezializatua da. “Internet 201X – Lo que conocías, ya es historia” jardunaldiaren egiletako bat da, eta ekoizpenari buruzko “Horas extra para tu vida, no para tu trabajo” tituluko tailer/liburua idatzi du. Gaur egun, aurrez aurreko trebakuntza eta online prestakuntza eskaintzen du lanak automatizatuz produktibitatea hobetzeari buruz.
Web:
https://es.linkedin.com/in/miguelsp
Ordutegia: Larunbata, urriak 8, 13:00-13:45
Hauteskunde orokorrak, datu gordinetatik prentsan agertzen den informaziora
Hitzaldiaren deskribapena:
Hona zer erakutsiko dugun: nola egin onlineko hedabide baterako hauteskunde-infografia bat, diseinutik programaziora bitarteko pauso guztiak. Arreta berezia eskainiko diogu gai honi: nola iragazten diren Indrak bidaltzen dituen datu gordinak. Sakon jorratuko dugu gai hori, Pythonen Numpy eta Pandas liburutegiak barne direla.
Zer publikori dago zuzendua?
Programatzaileei, Pythonen zale amorratuei, kazetariei eta datu-mundua interesatzen zaion jendeari.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Matematikan lizentziaduna naiz, eta "Modelizazioa eta Ikerkuntza Matematikoa, Estatistika eta Konputazioa" masterraren jabe. Masterra amaitu ondoren, bigarren geratu nintzen probintzia mailako Yuzz lehiaketan, master-amaierako lana aurkeztuta. Proiektuaz baliatuz abentura bati ekitea erabaki nuen, eta, handik gutxira, Node for me sortu nuen Javier Osés masterkide eta fisikako lizentziatuarekin batera. Egun, nire start up-ean jarduten naiz, lanaldi osoan, eta ari gara aurrera, pixkanaka.
Web:
Ordutegia: Larunbata, urriak 8, 15:00-15:45
Let's Encrypt: Internet segurua denontzat
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Héctor Martín “marcan”
Euskal Encounter - Software Libre eta Sistema antolakuntza
Hitzaldiaren deskribapena:
Berrikuntza nabarmena ziurtagirien alorrean. Ikasi nola bihurtu seguru zure web-zerbitzaria, batere ordaindu gabe.
Zer publikori dago zuzendua?
Web-garatzaileei eta sistema-administratzaileei.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Duela bost urte hasi zen marcan Euskal Encounterra antolatzen; parte hartzen, berriz, hamar baino gehiago. LAN partietatik aparte, sistema-ingeniaritzan eta segurtasunean jarduten da, bai hardwarean, bai softwarean.
Web:
Ordutegia: Larunbata, urriak 8, 16:00-16:45
Hizkuntza: Gaztelania eta Euskara
Hizlariak:
Mariano Aguado Darrosa (aurkezlea)
Xanti Rodriguez Zumarraga (hizlaria)
Enpresa: adStudio & Xanti Rodriguez
Hitzaldiaren deskribapena:
CGI (Computer Generated Imagery) dugu erreferentziazko teknologia egungo fotografia komertzialaren arlo guztietako irudi-sorkuntzan, bai fotografia industrialean bai publizitatekoan, modakoan edo artistikoan: argazkiaren eta irudiaren nahasketa perfektua, non 3D objektu birtualen sorkuntzak eta haiek ingurune errealetan (edo birtualetan) txertatzeak aukera ematen baitu emaitza ikusgarriak lortzeko, errealismo-mailarik gorena alegia.
Aurretik inoiz existitu ez diren objektuak, giroak eta inguruneak sor daitezke, irudiaren xehetasun guztiak zainduz: testurak edo koloreak, kameraren posizioa eta perspektiba, eremu-sakonera eta argitasuna... Emaitzak, berriz, fotografia errealarenarekin pareka daitezke, eta haiekiko bateragarriak dira.
Maxon edoCinema 4D izenak, besteak beste, ohikoak ari zaizkigu bihurtzen argazkilari eta sortzaile onenen eta aurreratuenen software-zerrendan…
Zer publikori dago zuzendua?
Argazkilariei, bideografoei, ilustratzaileei, disenatzaileei...
Hizlarien curriculum vitae laburra:
Donostiako adStudio fotografia-eskolaren zuzendaria da Mariano Aguado.
Argazkilaria eta ilustratzailea da Xanti Rodríguez. Estudio bat dauka Azpeitian, eta irakasle aritzen da adStudion.
Bera dugu Espainiako estatuko CGI eta 3D-ko espezialista nagusia.
Prestakuntza sendoa du fotografian, argazkien itxuraldaketan eta postprodukzioan, ilustrazioan eta aerografian. 2004an murgildu zen CGIaren eremuan, eta etengabe jardun da argazkigintzaren eta 3D-aren arteko interakzioa jorratzen. Hori dela eta, erreferentzia nagusietako bat da sektorean eta teknologia berrien alorrean.
Fotografía y cine de animación: cómo crear el país de las maravillas liburua argitaratu zuen, ANAYA MULTIMEDIA argitaletxe ospetsuaren Photo Club bilduma arrakastatsuan. CGI-ari buruzko gaztelaniazko lehen liburua izan zen.
Egun, irakaskuntzan ez ezik, argazkigintza industrialean, publizitarioan edo moda-alorrekoan ere aritzen da, bai eta zenbait sari garrantzitsu jaso ere: Valentziako 2009ko nazioarteko Bienala (irabazle), 2010eko Urrezko Kixote Saria, 2010eko FEPFI Ohorezko Bilduma, 2011ko Goya sarietarako izendapena, 2011ko WWPPI editorial saria, FEP European Professional Photographer of the Year —2012ko Europako Argazkilari Onenaren saria (erretratu-atala)—, 2012ko Valentziako Erkidegoaren saria, 2012ko Oneyeland sari ospetsuetako Silver Award saria (IPA sariekin batera, Europako garrantzitsuenak publizitate- eta moda-alorretako fotografia profesionalaren eremuan), Zilarrezko Kamera Saria (Silver Camera) 2012ko IPA sarietan, Urrezko Kamera saria (European Golden Camera Award ( erretratu-atalean), 2015eko Goya saria (publizitate-argazkia atalean), 2016ko Valentziako Erkidegoaren saria, Silver Camera award 2016ko Moscow international photo awards sarietan (publizitate-atalean).
IKASTAROAK adStudio:
“Master CGI, fusión fotografía y 3D”: http://adstudio-foto.com/formacion/seminarios-profesionales/cgi-fotografia-y-3d/
“Master CGI – nivel II: modelado 3D y fotografía”: http://adstudio-foto.com/formacion/seminarios-profesionales/master-cgi-modelado-3d-y-fotografia-nivel-ii/
BIDEOAK Xanti Rodriguez:
http://www.xantirodriguez.com/zayers-new-arion-commercial-spot/
http://www.xantirodriguez.com/irizar-i8-commercial/
http://www.xantirodriguez.com/studio-report-at-kultura-transit/
Argazkiak:
http://www.xantirodriguez.com/works/cgi/
http://www.xantirodriguez.com/works/fashion/
http://www.xantirodriguez.com/works/music/
http://www.xantirodriguez.com/works/commercial/
Web:
adStudio: http://adstudio-foto.com/
Xanti Rodriguez: http://www.xantirodriguez.com/
@adstudiofoto
@xantirodriguez
Ordutegia: Larunbata, urriak 8, 17:00-17:45
Hizkuntza
Hizlariak:
Mariano Aguado Darrosa (aurkezlea)
Xanti Rodriguez Zumarraga (hizlaria)
Enpresa: adStudio & Xanti Rodriguez
Hitzaldiaren deskribapena:
Fotografia eta ilustrazioa bikain uztartzen dituen teknika dugu Matte Paintinga.
Emaitza harrigarriak ekarri ohi ditu bi diziplina paralelo horien bategiteak, eta izugarria izan ohi da errealismo-maila:
Pertsonaia errealak edo birtualak, ingurune harrigarrietan guztiak ere, xehetasun-maila eta inpaktu bisual ikusgarria dutela...
Zirriborro batetik abiatuta, argiak, ilunak, testurak eta koloreak txertatu, eta ezin hobeto egindako irudi hiperrealistak lortzen dira.
Aplikazio ugari ditu teknika horrek: fotografia publizitarioa, ,editoriala, zinema, telebista eta bideojokoak, besteak beste. Merkatuan dauden espezialitateetatik, Matte Paintingek du sormen-mailarik handienetakoa, bai eta lan egiteko aukerarik onenak ere.
Zer publikori dago zuzendua?
Fotógrafos, videógrafos, ilustradores, diseñadores...
Hizlarien curriculum vitae laburra:
Donostiako adStudio fotografia-eskolaren zuzendaria da Mariano Aguado.
Argazkilaria eta ilustratzailea da Xanti Rodríguez. Estudio bat dauka Azpeitian, eta irakasle aritzen da adStudion.
Bera dugu Espainiako estatuko CGI eta 3D-ko espezialista nagusia.
Prestakuntza sendoa du fotografian, argazkien itxuraldaketan eta postprodukzioan, ilustrazioan eta aerografian. 2004an murgildu zen CGIaren eremuan, eta etengabe jardun da argazkigintzaren eta 3D-aren arteko interakzioa jorratzen. Hori dela eta, erreferentzia nagusietako bat da sektorean eta teknologia berrien alorrean.
Fotografía y cine de animación: cómo crear el país de las maravillas liburua argitaratu zuen, ANAYA MULTIMEDIA argitaletxe ospetsuaren Photo Club bilduma arrakastatsuan. CGI-ari buruzko gaztelaniazko lehen liburua izan zen.
Egun, irakaskuntzan ez ezik, argazkigintza industrialean, publizitarioan edo moda-alorrekoan ere aritzen da, bai eta zenbait sari garrantzitsu jaso ere: Valentziako 2009ko nazioarteko Bienala (irabazle), 2010eko Urrezko Kixote Saria, 2010eko FEPFI Ohorezko Bilduma, 2011ko Goya sarietarako izendapena, 2011ko WWPPI editorial saria, FEP European Professional Photographer of the Year —2012ko Europako Argazkilari Onenaren saria (erretratu-atala)—, 2012ko Valentziako Erkidegoaren saria, 2012ko Oneyeland sari ospetsuetako Silver Award saria (IPA sariekin batera, Europako garrantzitsuenak publizitate- eta moda-alorretako fotografia profesionalaren eremuan), Zilarrezko Kamera Saria (Silver Camera) 2012ko IPA sarietan, Urrezko Kamera saria (European Golden Camera Award ( erretratu-atalean), 2015eko Goya saria (publizitate-argazkia atalean), 2016ko Valentziako Erkidegoaren saria, Silver Camera award 2016ko Moscow international photo awards sarietan (publizitate-atalean).
BIDEOAK Xanti Rodriguez:
http://www.xantirodriguez.com/zayers-new-arion-commercial-spot/
http://www.xantirodriguez.com/irizar-i8-commercial/
http://www.xantirodriguez.com/studio-report-at-kultura-transit/
Argazkiak:
http://www.xantirodriguez.com/works/cgi/
http://www.xantirodriguez.com/works/fashion/
http://www.xantirodriguez.com/works/music/
http://www.xantirodriguez.com/works/commercial/
Web:
adStudio: http://adstudio-foto.com/
Xanti Rodriguez: http://www.xantirodriguez.com/
@adstudiofoto
@xantirodriguez
Ordutegia: Larunbata, urriak 8, 18:00-18:45
Hizkuntza: Gaztelania
Hitzaldiaren deskribapena:
Game Project Compo lehiaketako parte-hartzaileek beren bideo-joko proiektua aurkeztu ahal izango dute.
Arte-diseinuak, prototipoak, funtzionamendu-eskemak, girotzea, eta abar. Hau da, bideo-jokoa ekoizten hasi aurreko prozesu osoa.
Ordutegia: Larunbata, urriak 8, 19:00-19:45