Araba Encounter izen-ematea
Aurten 400 leku izango ditugu ordenagailuak jartzeko.
Sarrerak, ordenagailu jartzeko leku bat, entxufe bat eta sare lokal eta interneterako konexioa izateko eskubidea ematen du. Hala ere, ordenagailua ekartzea ez da derrigorrezkoa, beraz kasu horretan ez da lekurik aukeratu behar.
Prezioa: 35 €
Izen-emate data: Irailaren 1etik aurrera. Izen-ematea egiteak EZ du lekua zihurtatzen.
Egun hortatik aurrera posible izango da web-ean alta ematea, sistemara sartzea eta erreserba taldeak antolatzea. Dena prest egon dadin egun batzuk emango dira erreserbak ireki aurretik.
Erreserba data: Osteguna, Irailak 8, goizeko 10:00tan.
Erreserbarekin edo extranetarekin arazorik baldin baduzu, jar zaitez harremanetan E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.-ekin.
Izen-emate prozesuan informazio gehiago
ERRESERBA EGITEKO PAUSUAK
1.- SARTU
Saioa hasi. Oraindik erabiltzailerik ez baduzu, sortu ezazu (aurretik sisteman erabiltzailea dutenek ez dute berriro alta eman behar).
2.- AURRETIKO IZEN-EMATEA EGIN
Izen-emate epea hasita badago, ‘Erreserba’ atalean, edizio berrirako aurretiko izen-ematea egin.
Erreserba taldeka egitea aukeratu baduzu, taldea osatu (hurrengo puntuan azaltzen da).
3. ERRESERBA EGIN
Hurrengo bi moduak dituzu aukeran zure erreserba egiteko:
TALDEKA
Talde kudeatzailea izango da antolakuntzaren mintzakidea. Pertsona arduraduna talde kudeatazilea izatea nahi ez baduzu, EZ egin taldeko erreserba.
- Taldekide bakoitzak aurretiko izen-emate fitxa bete behar du.
- Norbaitek (talde kudeatzaileak) taldea sortzen du eta taldearen izen eta pasahitza bere lagunei ematen dizkie.
- Lagunak taldera elkartuko dira, kudeatzaileak emandako pasahitza erabiliz.
- Erreserba sistema hasten denean, talde kudeatzaileak talde guztiarentzako erreserba gauzatuko du. ‘Erreserba egoera’ taulan ‘Taldearen erreserba egin’ aukera egongo da hortarako (hau egindakoan ezin izango da inor gehiago taldera elkartu, beraz E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.-ra idatzi taldea nahi gabe itxi bada). Ordainketa burutzeko beharrezko informazioa azalduko da (baina ez erabilgarri dauden erreserbak agortzen badira, orduan itxaron zerrenda batean sartuko bait da).
- Taldearen kudeatzaileak talde OSOaren erreserbaren ordainketa egingo du. Ordainketa txartel bidez edo banku-transferentzia (edo diru-sartze) baten bidez egin daiteke, Kutxabank eta ING entitateetan. Berraztertu datuak, aurreko edizioetako kontu zenbakia aldatu egin da eta.
- Antolakuntzak lekuen esleipena egingo du eta taldearen kudeatzaileari jakinaraziko dio.
- Taldekide bakoitzak bere lekua aukeratzen du, taldearentzako aukeratutako lekuetatik (aurretiko izen-ematea egiterakoan ordenagailua emateko asmoa adierazi badu).
BANAKAKO ERRESERBA
- Aurretiko izen-emate fitxa bete.
- Erreserba sistema hasten denean, erreserba gauzatu. ‘Erreserba egoera’ taulan ‘Erreserba egin’ aukera egongo da hortarako. Ordainketa burutzeko beharrezko informazioa azalduko da (baina ez erabilgarri dauden erreserbak agortzen badira, orduan itxaron zerrenda batean sartuko bait da).
- Ordainketa egin. Txartel bidez edo banku-transferentzia (edo diru-sartze) baten bidez egin daiteke, Kutxabank eta ING entitateetan. Berraztertu datuak, aurreko edizioetako kontu zenbakia aldatu egin da eta.
- Antolakuntzak lekuen esleipena egingo du eta jakinaraziko dizu. (aurretiko izen-ematea egiterakoan ordenagailua emateko asmoa adierazi baduzu).
Aurreko moduetatik edozein erabilita ere, partyan esertzeko lekua, dagokion erreserba jaso eta ordainketa konfirmatu ondoren bakarrik izango duzu.
Leku aukeraketa
Lekuen aukeraketa antolakuntzak burutuko du, leku erabilgarriaren optimizazioaren mesedetan.
Sarreren buelta eskatze prozedura
Sarrera bat baduzue baina azkenean partyra etortzerik ez baduzue, garantzitsua da sarrera bueltatzea. Hala egin ezkero gai izango gara zuen sarrera partyra etorri nahi baina tokirik topatu ez duen batenbati eskaintzeko.
Itzulketak, baja baieztatua izan den dataren arabera egingo dira:
- Irailaren 22a bitartean, 25 € itzuliko dira.
- Irailaren 23tik 30era bitartean, 20 € itzuliko dira.
Itzulketei dagokien edozein gaietarako idatz ezazue E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera mezuaren gaian "DEVOLUCIÓN" hitza adieraziz.