Zatoz Araba Encounter-ea
PARTY GUNEA:
Noiz
2016ko Urriaren 7tik 9ra
Non
Iradier Arena (Vitoria-Gasteiz)
Helbidea:
Berpizkundearen plaza, 6
01005 Vitoria-Gasteiz
Nola heldu
GPS koordenadak:
42.841045,-2.664469
- Argibide gehiago:
- Vitoria-Gasteizko Udalaren web-orria bisitatu
Gainera, Azkon eta nenok mapa bat prestatu dute Gasteizko leku interesgarriekin.
Akreditazioa
Akreditazioa 6an (osteguna) 16:00tan hasiko da, eta 9an (igandea) 17:00tan bukatuko da, bulegoaren ordutegia honako hau izanik:
Akreditatzeko ordutegia | ||
---|---|---|
Osteguna 6 |
16:00 |
22:00 |
Ostirala 7 |
10:00 |
22:00 |
Larunbata 8 |
10:00 |
22:00 |
Igandea 9 |
10:00 |
17:00 |
Lo egiteko tokiari buruzko informazioa
Party barrutian lo egin ahal izango da, hortarako egongo den atseden gunean, 6ko gauetik hasita 8ko gauerarte. Barrutia 9an utzi beharko da partya bukatutakoan, beraz egun hortan ezin izango da bertan lorik egin.
Partehartzaile bakoitzak eman beharko du bere materiala (lozakua, zerria, koltxoneta edo kanping denda).
Ezin izango da sokarik erabili kanping denda eusteko, hau da, dendak automuntagarri motakoak izan beharko dira.
Era berean, erabiliko diren dendak eta koltxonetak ahalik eta tamaina txikienekoak izan behar dute, hau da, erabiliko dituzten pertsona kopuruarekin erlazioa gorde beharko dute.
Ezin izango da Arau orokorretan jasotako baldintzak betetzen ez dituzten dendarik edo koltxonetarik jarri, baldin eta antolakuntzak arrazoi justifikatu batengatik onartu ez badu.
Denok gure eskaerari jaramon egin ezkero leku arazorik ez izatea espero dugu, eta zuen laguntza aurretik eskertzen dizuegu.
Eta nahiago baduzue hotel batean atseden hartu, Azkon eta nenok prestatutako mapa baliagarri izango zaizue.
Taberna zerbitzua
Aurten ere Araba Encounterren taberna zerbitzua izango dugu, edari eta ogitartekoekin.
Eguneko sarrerak
Araba Encounter-ean izateko bi modu daude: 3 egunetarako sarrera ohiko bidetik lortu (ordenagailuarentzako lekuarekin edo ordenagailuarentzako lekurik gabe izan daitekeena), edota eguneko sarrera erosi. Eguneko sarreraren prezioa 10 €-takoa da eta akreditazio bulegoan eros daiteke, haren lan ordutegian. Era berean eguneko sarreren balioa akreditazioko ordutegiarekin bat dator, eta inolaz ere ezin izango da gaueko hamabietatik haratago luzatu. Eguneko sarrerak party egun ofizialetan bakarrik izango dira salgai. Eguneko sarrera batek ez du partyan ordenagailua konektatzeko eskubiderik ematen.