Tailerrak
OpenGunean emango diren tailerren berri emango dizuegu.
TAILERREN ORDUTEGIA*
Ostirala, urriak 7
10:30 – 12:30 Ikasi informazioa adimen-mapen bidez antolatzen
12:45 - 14:45 Zure telefonoa, mugikorra baino askoz gehiago: smartphoneari etekina atera
15:30 - 17:15 Kanal anitzeko moduluen hastapenak, OpenMPT-ren eskutik
17:30 - 19:15 Gymkana: Software Librea
Larunbata, urriak 8
10:30 - 12:30 Kodu bidez bideo-jokoak sortzea
12:45 - 14:45 Girls&Tech
15:30 - 17:15 Egiaz behar duzu Wordpress zure webgunerako? Egin zure webgunea Pelicanen bidez
17:30 - 19:15 Karakterizazioa eta efektu bereziak: ebakiak, orbainak eta zauriak
* Honako egitaraua behin-behinekoa da, eta beraz garaiz jakinaraziko diren aldaketak paira ditzake.
Ikasi informazioa adimen-mapen bidez antolatzen
Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlariak: Mentxu Ramilo Araujo eta Venan Llona
Tailerraren deskribapena:
Adimen-mapak teknika grafiko bat da. Horren bidez, ideia nagusi batetik abiatuta zenbait diagrama egiten dira; zenbait hitz gako marrazten dira adarretan edo nodotan, eta aldi berean, horietatik zenbait adar irteten dira ideia berriak idazteko.
Zuhaitz-egitura bat izango da emaitza, non liburu baten, bilera baten, ideien zaparrada baten edo proiektu baten ideia garrantzitsuenak bilduko diren, zenbait adibide jartzearren.
Zer publikori dago zuzendua?
Adimen-mapak informazioa antolatzeko tresna gida erabiltzen ikasi nahi duten pertsonentzat.
Hizlarien curriculum vitae laburra:
Mentxu Ramilo Araujo profesional in(ter)dependentea. Zientzia Politikoetan eta Administrazioan Doktorea da. Antolakundeetan teknologiak erabiltzen laguntzen du, horren inguruan ikertu eta zabaltzen du. novagob.org sare sozialeko Edukien zuzendaria da, eta docemiradas.net taldeko kide da.
https://es.linkedin.com/in/mentxuramilo
http://mentxublog.blogspot.com.es/
https://twitter.com/mentxuwiki
Venan Llonak ASLE Euskadiko Lan Sozietateak elkartean aholkulari tekniko egiten du lan 1992. urtetik. 2009tik SPRIko "Barnetegi Teknologikoak" programako prestatzailea da. 2012tik Internet&Euskadi elkarteko Zuzendaritza Batzarreko kide da. Teknologian aditua da eta zenbait ikastaro, jardunaldi eta tailer eskaintzen ditu hainbat esparrutan. Gainera, komunikabideei laguntzen die internetekin, sare sozialekin eta, oro har, teknologiarekin lotutako dibulgazioa egiten.
https://es.linkedin.com/in/venan
Ordutegia: Ostirala, urriak 7, 10:30-12:30
Zure telefonoa, mugikorra baino askoz gehiago: smartphoneari etekina atera
Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlariak: Mentxu Ramilo Araujo eta Venan Llona
Tailerraren deskribapena:
Smartphone edo tableta erosi duzu edo oparitu dizute, eta horiekin milaka gauza egin ditzakezula esan dizute. Denek WhatsApp erabiltzen dute, eta ez duzu elkarrizketetatik at gelditu nahi. Baina ez dakizu eskuetan duzun poltsiko-ordenagailuak zer beste funtzionalitate erabilgarri dituen. Tailer honetan, gailu mugikorrek, esaterako tabletek edo smartphoneek, zer aukera dituzten ezagutuko dugu.
Zer publikori dago zuzendua?
Gailu mugikorrak era egokiagoan kudeatu nahi dituzten pertsonentzat.
Hizlarien curriculum vitae laburra:
Mentxu Ramilo Araujo profesional in(ter)dependentea. Zientzia Politikoetan eta Administrazioan Doktorea da. Antolakundeetan teknologiak erabiltzen laguntzen du, horren inguruan ikertu eta zabaltzen du. novagob.org sare sozialeko Edukien zuzendaria da, eta docemiradas.net taldeko kide da.
https://es.linkedin.com/in/mentxuramilo
http://mentxublog.blogspot.com.es/
https://twitter.com/mentxuwiki
Venan Llonak ASLE Euskadiko Lan Sozietateak elkartean aholkulari tekniko egiten du lan 1992. urtetik. 2009tik SPRIko "Barnetegi Teknologikoak" programako prestatzailea da. 2012tik Internet&Euskadi elkarteko Zuzendaritza Batzarreko kide da. Teknologian aditua da eta zenbait ikastaro, jardunaldi eta tailer eskaintzen ditu hainbat esparrutan. Gainera, komunikabideei laguntzen die internetekin, sare sozialekin eta, oro har, teknologiarekin lotutako dibulgazioa egiten.
https://es.linkedin.com/in/venan
Ordutegia: Ostirala, urriak 7, 12:45-14:45
Kanal anitzeko moduluen hastapenak, OpenMPT-ren eskutik
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Ibon “NEtbuRNER” Moraza García
2005az geroztik, Encounterretako ohiko partaidea dugu, musika-konposizioko lehiaketetan.
Tailerraren deskribapena:
OpenMPT tresna erabiliko dugu kanal anitzeko moduluak egiteko.
1 Kanal anitzeko modulugintzaren hastapenak. Zer dira?
1.2 Zer osagai ditu modulu-fitxategi batek?
1.3 Modulu-fitxategien formatu-bilakaera
2. OpenMPT-ren hastapenak. Trackak editatzeko egun erabiltzen diren tresna libreetatik onenetakoa dugu OpenMPT.
2.1 Instalazioa
2.2 Oinarrizko konfigurazioa
2.3 Erabiltzailearen interfazea
3 Gure lehen XM tracka egiten
3.1 Tresnak eta Sampleak nola kargatu
3.2 Gure musika idazten
3.3 Bolumen-efektuen zutabea
3.4 Efektu-zutabea
Bideoak:
Aurkeztuz joan naizen gaiei buruzko zenbait bideo ditut nire webgunean; horietatik, The Final Lap da interesgarriena, bai ikusteko, bai entzuteko.
http://www.ibonmoraza.com/videos/the_final_lap.webm
Zer publikori dago zuzendua?
Kanal anitzeko moduluak nola egiten diren jakin nahi duen edonori.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Sistema-informatikaria naiz, eta IMTCloud enpresan egiten dut lan (garapen-arduradun eta musika digitalaren konpositore). Txikitatik naiz musikazale; informatikara, berriz, oso gazterik zaletu nintzen, eskuetan ZX Sinclair bat lehenbizikoz izan nuenean hain juxtu ere. Kanal anitzeko moduluen mundu ezagutu nuenean, 1994an, uztartu nituen nire bi zaletasunak; harrezkeroztik, etengabe aritu naiz esperimentatzen softwareekin eta musika-estiloekin.
Web:
Ordutegia: Ostirala, urriak 7, 15:30-17:15
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlariak: Hector Martín “marcan” eta Juan Traverso “imobilis"
Araba Encounter antolakuntza
Tailerraren deskribapena:
Erakutsi zer egiteko gai zaren software librea erabiliz! Guk utziko dizugun sistema eragile libreko eramangarri batekin, zenbait lan eta jarduera egin behar dituzu. Proba batzuetan, azkarrenak irabaziko du; beste batzuetan, berriz, gure epaimahaiak erabakiko du nork merezi dituen puntuak.
Software libreaz baliatuz egin daitezkeen lan ohikoak eta ez hain ohikoak egin behar dira proba horretan. Ez dago programazio- edo teknika-alorretako ezagutzarik izan beharrik; aski da jakin-mina, ondo pasatzeko gogoa eta irudimen pixka bat edukitzea. Zain gauzkazu!
Zer publikori dago zuzendua?
Araba Encounterreko partehartzaileak.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Duela bost urte hasi zen marcan Euskal Encounterra antolatzen; parte hartzen, berriz, hamar baino gehiago. LAN partietatik aparte, sistema-ingeniaritzan eta segurtasunean jarduten da, bai hardwarean, bai softwarean.
Duela hiru urte hasi zen imobilis Euskal Encounterrerako lanean. LAN partietatik aparte, sistema-ingeniaritzan eta segurtasunean jarduten da, eta hirugarren batzuei euskarri teknikoa ematen.
Web:
Ordutegia: Ostirala, urriak 7, 17:30-19:15
Kodu bidez bideo-jokoak sortzea
Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Camp Tecnológico
Tailerraren deskribapena:
Sortu zeure bideojoko propioa Kodu baliatuz, eta jokatu zure joystick agintearekin Micro:bit kontrol-plaka erabiliz. Azelerometroak programatzen ere ikasiko duzu.
BBCk diseinatu du Micro:bit heziketa-plaka, Microsoftekin, Samsungekin eta Erresuma Batuko zenbait unibertsitaterekin elkarlanean, herrialde hartako eskoletan erabil dezaten.
Zer publikori dago zuzendua?
8 urtetik gorako neska-mutilentzat.
Web:
Ordutegia: Larunbata, urriak 8, 10:30-12:30
Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Camp Tecnológico
Tailerraren deskribapena:
Lanbide teknologikoetan genero aldetik dagoen etena nabarmena da, eta hezkuntza-sisteman hasten da: ikasleen % 20 baino gutxiago dira emakumezkoak STME lizentziaturetan (zientzia, teknologia, eta matematikak). Gizartean oso sustraituta dauden zenbait estereotipo eta rol ditu oinarri alde handi horrek. Hori dela eta, berrikuntza-aukera handiak dakartzan etorkizunetik bazterrera ari dira geratzen emakume asko, aldaketa teknologikoa gidatzeko aukerarik gabe.
Nesken kontua ere bada teknologia: littleBits moduluen bidez, elektronika- eta programazio-proiektuak maneiatzen ikas dezakete: etxe bateko argiteria nola kontrolatu; nola konbinatu ledak, sentsoreak eta soinuak, edo, zergatik ez, nola egin ledekiko zapatillak.
Zer publikori dago zuzendua?
8 urtetik gorako neskentzat.
Web:
Ordutegia: Larunbata, urriak 8, 12:45-14:45
Egiaz behar duzu Wordpress zure webgunerako? Egin zure webgunea Pelicanen bidez
Hizkuntza: Gaztelania
Tailerraren deskribapena:
Lantegi horretan, Pelican erabiliz webgune estatiko bat nola egin ikasiko dugu. Gainera, online jarriko dugu webgunea, doan eta erraz asko, Github Pages erabiliz. Interneten webgune xume bat duzula aterako zara lantegitik!
Ugaldu egin dira, azken urteotan, webguneen egileak. Izan ere, aukera bikaina dira landing page-ak, enpresa-orriak edo eduki dinamikorik behar ez duen zeinahi orri egiteko. Datu-baserik behar ez dutenez, ez daude zenbait erasoren mehatxupean; bestalde, oso azkar kargatzen dira.
Zer publikori dago zuzendua?
Webguneak erraz eta merke egin nahi dituen jendeari. Ez da behar programazio-ikasketarik, baina lagungarri da HTML eta CSS-ri buruz zerbait jakitea.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Informatikaria da Jon Ander Besga, eta teknologia berrien zale amorratua; ekintzailea ere bada, eta zenbait programazio-lengoaia menderatzen ditu. Besteak beste, Arduino, bot (Python), errealitate birtuala (Oculus), HTC Vive eta beste zenbait alor jorratu ditu, eta guztietan frogatu du bere balioa eta zeharkakotasuna, bai hardwareari bai softwareari dagokienez.
Web:
Ordutegia: Larunbata, urriak 8, 15:30-17:15
Karakterizazioa eta efektu bereziak: ebakiak, orbainak eta zauriak
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: María Hernández Beltrán de Guevara
Tailerraren deskribapena:
Efektu bereziei buruzko tailer horretan (SFX), zauriak, ebakiak eta orbainak nola egin azalduko digute, denok ulertzeko moduan azalduko ere. Horretarako, modelatzeko argizaria erabiliko dugu, eta, urratsez urrats, zauriaren egitura egingo: forma eman, margotu eta, odol faltsuaz, itxura errealistagoa eman.
Hona tailerrean egin beharrekoak gaingiroki azaltzen dituen gifa:
https://media.giphy.com/media/l0K4fIjdokN6Cw3FC/giphy.gif
Bideoak:
Ebakia eskumuturrean: https://vine.co/v/ixWMY63nqr1
Ebakia ezpainean: https://vine.co/v/ixWlWu7x3u6
Hatz hautsia: https://vine.co/v/ixWg6ZBOT00
Beste material batzuk erabiliz (ez dira tailerrean erabiliko): https://www.youtube.com/watch?v=Vi8cam-MqsU
Zer publikori dago zuzendua?
Cosplayer-ei, karakterizazioa gogoko dutenei, esku-lanen zale direnei...
Web:
https://twitter.com/maria_emito
https://vine.co/u/1190856325970767872
Ordutegia: Larunbata, urriak 8, 17:30-19:15