Fast Lehiaketak (2D, 3D, Music)
Lanen aurkezpena: Partehartzaile bakoitzak izena eman eta lana Intranetera igo beharko du, parte hartu nahi duen kategorira. Bere lana ondo igo duela egiaztatu dezake ere.
Partyan, compo-ak eta gaia pantaila bidez jakinaraziko dira, interesa dutenek, Intranetera sartu eta parte hartzeko aukera izan dezaten.
Fast 2D (Ostirala 7, 18:00-19:00). Gaia jakinaraziko da.
Fast 3D (Ostirala 7, 17:00-18:00). Gaia jakinaraziko da.
Fast music (Ostirala 7, 12:00 - Larunbata 8, 12:00). Gaia jakinaraziko da.
Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivs-en erabilera-baimenarekin aurkeztu behar dira lanak, baita egileak bestelako baimenen bat (edo batere ez) aipatzen badu ere.
Originalak eta royaltyrik gabeak izan behar dute lanek, eta inongo lehiaketatara aurkeztu gabeak.
Antolatzaileek izendatutako epaimahai profesional batek baloratuko ditu aurkeztutako lanak, hauen teknika, originaltasuna eta kalitate artistikoa irizpide nagusi direla.
Eskubidea du epaimahaiak saria eman gabe uzteko, baldin eta iruditzen bazaio lanen kalitatea ez dela behar adinakoa.
Ezin zaio apelaziorik aurkeztu epaimahaiaren erabakiari.
Lehiaketa horretan parte hartzeak berekin dakar haren arauak onartzea.
Araba Encounter 2ko Fast 2D irabazlea Araba Encounter 2ko Fast 3D irabazlea
Gaia: Free txoripan - Egilea: 'Satanartz' Gaia: Trofeo Araba - Egilea: 'Jipina'