Game Project Compo
Parte-hartzaileek bideo-joko baterako proiektua aurkeztu behar dute (banaka edo taldeka).
Horrek barnean hartzen ditu: arte-diseinuak, prototipoak, funtzionamendu-eskemak, girotzea... Hau da, bideo-jokoa ekoizten hasi aurreko prozesu osoa.
Gainerako compo-etan hala egiten zen arren, oraingoan ezingo da proiekziorik egin pantailetan. Beraz, zehaztutako egunean eta orduan, konferentzia-aretoan, talde eta/edo parte-hartzaile bakoitzak bere proiektua aurkeztuko du. Aurkezpena publikoa izango da, eta nahi duen oro joan ahal izango da entzutera.
Lehiaketak sari hauek izango ditu:
• Joko-mekanikarik interesgarrienaren saria
• Arte-kontzepturik onenaren saria
• Ideiarik onenaren saria