3D Inprimagailu-Granja
Aurten, erabili zure irudimena eta gauzatu zure ideiak Hardware eremuan BQ-k jarriko duen 3D Witbox inprimagailuen granjan.
Oso erraza da prozedura; hona, labur azalduta:)
1- Pentsatu inprimatzea gustatuko litzaizukeen zerbaitetan, eta bilatu orrialde hauetan zure gustuko eredu bat; adibidez:
2- Erabakitzen duzunean, jaitsi .STL formatuan eta jo BQ Granjara, artxiboa pendrive batean duzula.
3- Zure eredua aztertu, eta haren tamainaren, konplexutasunaren eta abarren arabera, eredu-tamaina bat proposatuko dizugu, gehienez ere bi orduko inprimaketa baterako betiere.
4- 3D inprimagailuetarako ilara batean jarriko zaitugu, eta piezaren bila zenbat denbora barru etor zaitezkeen (gutxi asko) azalduko. Erraza, ezta?:)
Nahiago baduzu, ekarri zeure eredua 3D-n, baina gogoan izan: .STL formatuan egon behar du, nahitaez!!