Gymkana: Software Librea
Erakutsi zer egiteko gai zaren software librea erabiliz! Guk utziko dizugun sistema eragile libreko eramangarri batekin, zenbait lan eta jarduera egin behar dituzu. Proba batzuetan, azkarrenak irabaziko du; beste batzuetan, berriz, gure epaimahaiak erabakiko du nork merezi dituen puntuak.
Software libreaz baliatuz egin daitezkeen lan ohikoak eta ez hain ohikoak egin behar dira proba horretan. Ez dago programazio- edo teknika-alorretako ezagutzarik izan beharrik; aski da jakin-mina, ondo pasatzeko gogoa eta irudimen pixka bat edukitzea. Zain gauzkazu!