Rocket League 2v2
Deskribapena: Futbolaren antzekoa da jokoa, baina ibilgailuak erabiltzen dira jokalarien ordez, eta tamaina handiko pilota bat. 1 vs 1-etik 4 vs 4-raino jokalari aritu daitezke partidetan, bi taldetan banatuta: laranja eta urdina. Propultsio gehigarria erabil dezake ibilgailu bakoitzak, bai azeleratzeko, bai airetik ibiltzeko. Hori da jokoaren ezaugarri nagusietako bat. Joko-zelaian banatu eta etengabe berragertzen diren pakete batzuen bidez karga daiteke propultsioa. Bost minutu irauten dute partidek; berdinketa egonez gero, luzatu egiten dira , denbora-mugarik gabe.
Bertsioa: PCa
Araudia:
Arena: Ausazkoa
Proba moduan dauden zirkuituak ez daude baimenduta.
Roboten zailtasun-maila: Robotik gabe
Oharrak:
Araudi orokorra du osagarri araudi honek.
Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.