Argazki Lehiaketa
Aurten lehiaketa honetarako aukeratutako gaia “Frustrazioa” da. Argazkia Iradierreko instalazioetan edo inguruan aterata egon beharko da, betiere partyari buruzko elementuren bat edukiz.
Ez dago beste mugarik, irudiaren tamainari, kolore-teknikari edo sakontasunari dagokionik, baina ezin izango dira inongo argazki edizio programa batekin aldatu. Dena dela, kontuan izan nahiz eta irudiak pantaila erraldoi batean aztertuko diren, ez dela beharrezkoa fitxategi handiegiak izatea.
Larunbateko 20:00ak baino lehen igo behar da Intranetera (gehienez 3 argazki partehartzaile bakoitzeko). Lan bat baino gehiago aurkezteko asmoa baduzue, bidali dena batera karpeta konprimitu batean.
Jarri, ahaztu gabe, zuen izena edo ezizena eta party-ko postua, behar izanez gero zuekin harremanetan jarri ahal izateko. Bideoak pantailan emango dira, igande gauean. Antolatzaileek eskubidea dute ez proiektatzeko gustu onaren aurkako edukia duten ekoizpenak (bereziki, gure gustuaren aurkakoak) edota desegokitzat jotzen dituztenak.